XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igokundea

Hau esanik, gorantz igo zen, haiek begira zeudela, eta hodei batek begietatik ezkutatu zien.

Oraindik zerura nola zihoan begira-begira zeudela, zuriz jantzitako bi gizaseme azaldu zitzaizkien ondoan, eta honela esan zieten: - Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira?

Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro.

II. Jerusalengo eliz elkartea (1,12-8,3).

Judaren tokikoa hautatu

Orduan, Oliamenditik Oliamendi: Ikus Mk 11,1 oharra toki hau Jerusalendik bertan dago: kilometro bat eskas kilometro bat eskas: Hitzez hitz: larunbateko bidea... Jerusalenera itzuli ziren.

Etxeraturik, egon ohi ziren goiko gelara igo ziren.

Hauek ziren: Pedro, Joan, Jakue eta Andres; Felipe eta Toma; Bartolome eta Mateo; Jakue Alfeorena, Simon Zelota eta Juda Jakuerena.

Guztiok, emakume batzurekin eta Jesusen ama Maria eta anai-arrebekin, bihotz batez otoitzari emanak bizi ziren.

Egun haietako batean, Pedrok, senideak Senide: Kristauen deitura arrunterariko bat; bereziki Jerusalenen erabilia bildurik zeudela ehun eta hogeiren bat laguneko taldea jaiki eta esan zuen: - Senideok: bete beharrekoa zen izpiritu santuak Idazteunean iragarria, Jesus atzeman zutenen gidari gertatu zen Judari buruz Dabidek esana.

Gure taldekoa zen eta gure zerbitzu hau berau betetzeko aukeratua.

Baina gero bere hobenaren ordain-diruaz soro bat erosi zuen, eta, buruz behera amildurik, erditik lehertu zen eta haren erraiak lurrean zabaldu ziren.

Jerusalendar guztiek jakin zuten honen berri, eta soro hari Hakeldama eman zioten izen beren hizkuntzan, hots, Odol-soro.

Idatzia bait dago Salmo-liburuan: Haren bizilekua hutsik geldi bedi eta ez bedi bertan inor bizi.

Eta beste hau ere bai: Har beza beste batek haren kargua.